Lasarteko kross Internazionala

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko urt. 14a, 08:14
Urtarrilak xarma berezia izaten du kross munduan. Euskal Herriko krossik garrantzitsuenak eta famatuenak bertan izaten baitira. Lehengo astean Zornotzan izan ginen eta joan den igandean Lasarteko kross internazionalean izan genituen hainbat taldekide.\ \ 60 bat lagun joan ginen Azkoititik eta Azpeititik autobusez, batzuk lehiatzera eta beste hainbat animatzera, talde giro bikainean.\ \ Beste krosetan baino parte hartze txikiagoa izan zuen gure taldeak. Batzuk gaixo eta beste batzuk lesionatuta zeudelako. Hala ere, beti bezala bikain aritu ziren neska-mutilak.\ \ Lehenengo lasterketan junior mutilak izan genituen lehian. Ohi baino taldekide gutxiago izan genituen. Ikram Ashar 4. postuab batean helmugaratu zen. Haren atzetik, Aritz Zubizarreta 10. postuan eta Josu Joaristi 12. postuan sailkatu ziren.\ \ Ondoren, jubenil eta junior nesken lasterketa iritsi zen. Jone Zabaleta berriro ere podiumeko lehenengo koxkara igo zen lasterketa bikaina egin ostean. Gaizki ohitzen ari gara neska hauekin! Talde lan bikaina osatuz, Leire Beristain 16. postuan eta Sara Arrieta 18. postuan sartu ziren helmugara.\ \ Junior nesketaan ere berdin, a zer pozak ematen dizkiguten! Ainhoa Condek ere podiumari gustua hartu dio, eta beste hirugarren postu bikain batekin itzuli zen etxera. Aiora Altuna ere ez zen atzean gelditu eta 7. postua lortu zuen.\ \ Absoluto nesketan aurten badugu taldekide lehiakor bat eta ez zuen Lasarteko zita galtzerik nahi izan. Horrela, Naiara Perezek 18. postuan amaitu zuen lasterketa, lan ona egin ostean.\ \ Mutiletan, berriz, 3 taldekide izan genituen lehian: Andoni Sudupe izan zen helmugaratu zen lehen taldekidea (40. postua). Haren atzetik sailkatu ziren Agustin Ruiz eta Asier Aizpuru, 47. eta 54. postuetan hurrenez hurren.\ \ Taldeak ez du hutsik egiten eta zorionak taldekide guzti-guztiei, bai dortsala jantzi zutenei eta baita animatzera joan ziren guztiei ere!\ \ Hurrengo zita, datorren asteburuan izango da, pista estalian. Atletismoak ez du jairik!