San Silbestrea 2014, eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko urt. 12a, 08:25
San Silbestre lasterketaren balorazioak egiteko garaia iritsi zaigu. Aurtengoan berrikuntza asko jarri nahi izan ditugu martxan, eta geure beldurrak genituen gertatuko zenaren inguruan.\ \ Patinen lasterketa oso emankorra izan zen guretzat, asko dugu ikasteko modu horretako lasterketak egokiago antolatzeko, eta espero dugu aurrerantzean indarra hartzen joango den lasterketa izatea. Dena ongi bada, hurrengo urtean ere gurekin izango ditugu patinatzaileak!\ \ Proba herrikoiagoa egin nahi izan dugu eta, alde horretatik, eginiko bidearekin oso harro gaude. Parte-hartzaile kopuruak nabarmen egin du gora aurtengoan; horrek arazoren bat ere sortu digu antolakuntza aldetik. Dortsalik gabe geratu ginen eta kamisetak ere agortu ziren, gure aurreikuspen guztiak gaindituz. Bestalde, lasterketaren kalitatea mantentze aldera, hausnartu beharko dugu merezi ote duen parte-hartzaile kopurua igotzea.\ \ Bestetik, gure Facebook kontuan, probako milla argazkitik gora zintzilikatu ditugu, saiatu zaitez zurea aurkitzen!!\ \ Antolakuntzatik, eskerrak eman nahi genizkieke 'Urola Kostako Hitza'-koiei eta Azpeitiko Udalari, gurekin batera antolaketan egin duten lanagatik.\ \ Baita ere, laguntza eman diguten eta babestu gaituzten enpresa eta dendei eskertu, beraiengandik jaso dugun oro: Juantxo Txiki, ISB taberna, Mikel Uria jatetxea, Joseba jatetxea, Eroski, Aitzaki Kirolak, Plaza Berri Sport, Odriozola harategia, Landeta Burdingintza, Zabale eraikuntzak... Azpimarratu nahi genuke gure basbele nagusia den Uria Sukaldeak, eskerrik asko hor egoteagatik.\ \ Azkenik, sarritan ahazten diren eta ezinbestekoak diren taldekide batzuekin gogoratu nahi genuke, denen lana izugarria izan da. Besarkada berezi bat eman nahi genieke bereziki, lasterketan irteteari uko egin eta lanean egon ziren zenbait kideri, aupa zuek!\ \ Amaitzeko, Azpeitiko San Silbestrearen inguruko edozein balorazio edo aportazio egitea nahi izanez gero, esan prest gaudela entzuteko eta beharrezkoa balitz, autokritika egiteko ere. Segi ezazue korri egiten eta ikusiko gara, han ez bada hemen!