Zornotzako krosetik Lasartekora

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko urt. 9a, 14:18
Hiru partaide izan genituen Zornotzako Krosean. Jokin Letek aspaldiko partez dortsal bat jantzi zuen kros batean, bere dohaiak erakusteko asmoz. Bestalde, debutari bat ere izan genuen krosean, Josu LarraƱaga azpeitiarra; sekula krosik egin gabea, probatzeko gogoz zen. Eta, azkenik, Joseba Diaz, taldean etorkizun handienetakoa duen mutila.\ \ Jokinek eta Josuk kros herrikoian hartu zuten parte, 4,7 kilometrokoan, hain zuzen. Irteera bizia egin zuten biek ere eta Jokinek 17. postu on batean amaitu zuen. Bueltan dugu mutila! Josu LarraƱagari esperientzia ezak tratu txarra pasatu arazi zion eta, hala ere, 41. postuan sartu zen. Hurrengoan seguru bere maila erakutsiko duela!\ \ Eta zer esan Josebari buruz. Bere aurrenengo urtea du promesetan eta horrek ekartzen du espezialista onenekin lehian aritu beharra. Bere kalitatea eta dohaiak erakutsi zituen eta 50. postu bikainean amaitu zuen. A ze lasterketa! Zorionak hiruroi!\ \ Krosen denboraldia oraintxe dugu puri-purian eta gure atletak hor izango dira beraien onenak emateko prest. Hurrengo zita datorren igandean, Lasarteko krosa!