Zabalik dago Urrestillako sanjuanetako kroserako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Urrestillako Festa Batzordea 2018ko mai. 23a, 16:36
Iazko kroseko irudia.

Ekainaren 16an, zapatua, izango da sanjuanetako lasterketa. Urrestillako Festa Batzordeak herritarrei dei egin die zapatilak armairutik atera, eta krosean parte har dezaten. Animatzen direnek Internetez egin beharko dute izen-ematea. 

Gero eta gertuago daude Urrestilako sanjuanak, eta festak ospatzen hasteko ia dena prest du Urrestillako Festa Batzordeak. Egitaraua ixteko azken zertzeladak falta badira ere, beste zenbait hitzordu lotuta daude, eta horietako bat da San Juan festetako krosa.

Etenalditxo baten ostean, iaz itzuli zen sanjuanetako lasterketa Urrestillara, festa batzordeko kideok hura antolatzeko ardura hartzea erabaki genuelako. Aurten ere gozoz heldu diogu lanari, eta dena prest dugu ekainaren 16an, larunbatez, izango den lasterketarako. Egun polita izango da; ziur.

Krosean izena eman nahi dutenek, honako loturan egin dezakete. Beraz, kirola egiteko zapatilak armairutik atera, eta hasi lasterketan, aurtengoan ere Urrestilla zure zain baitago.

Hemen lasterketen ordutegia, mailaka: 

17:00etan 0 eta 8 urte bitartekoen lasterketa (200 metro).

17:15ean benjaminak, 3. eta 4. mailakoen lasterketa (550 metro).

17:30ean alebinak, 5. eta 6. mailakoen lasterketa (950 metro).

17:45ean infantilak, DBH 1. eta DBH 2. mailakoen lasterketa (1.190 metro).

18:00etan kadeteak, DBH 3. eta DBH 4. mailakoen lasterketa (2.300 metro).

18:00etan jubenilen lasterketa (4.500 metro).

18:00etan seniorren lasterketa (8.850 metro).

18:00etan beteranoen lasterketa (8.850 metro).