Lagun Artea

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko api. 3a, 18:04

Kirol arlo hutsetik aztertuta pasa den larunbat arratsaldean gozatu ederra (Bakero dirudit) hartzeko izan zuten kotxezaleek Bidegoian, Errezil eta Azpeitia lotu zituen proban. Eguraldi aparta eta sua errepidean. Hori dena horrelako probak antolatzen parekorik ez duen lagun kuadrila bati esker, herriko Lagun Artea eskuderiari esker. Joxe Antonio Araneta buru dutela kotxe-karrerak antolatzen artistak dira. Ecleston bera ere kezkatzen hasteko moduan da.