Pistinie gaztetu

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko urt. 9a, 21:01

Kirol patronatoko lagunek urtarrileko aldapa arindu asmoz, urteoroko kuota pasa dute. Gure herrian gero eta gehiago gara, neurri batean ala bestean, kirola egiten dugunak. Gehienok pistinan elkartzen gara. Eta damu naiz pistina ez ote den zaharkitua eta "txikitxua" gelditzen ari.

Gustora jakingo nuke zuen ustez herriko kirol instalazioei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko zer egin litekeen. Zuek bota proposamenak (nik pasieran jarraituko dut...).