Herri honek Guardia Zibilari 'xake-matea' emateko unea da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2015ko urt. 12a, 17:42
Gaur goizean 16 kide atxilotu dituzte. Gehienak abokatuak dira. Ia egunero epaitegietan jarduera publikoan egoten badira ere, Guardia Zibilak operazio baten bitartez atzematea erabaki du.\ \ Gaur hasi behar lukeen epaiketara joanak ziren eta Madriletik bueltan datozen Ezker Abertzaleko 35 kideak babes juridikorik gabe gelditu dira. Operazio hau espainiar estatuaren espetxe politikaren kontrako manifestazio jendetsua egin eta bi egunetara gertatu da. Elementu guzti hauek ez dira kasualitatea, erantzuna baizik. Berriro ere mendekua.\ \ Operazio hau ere espainiar estatuaren espetxe politika kriminalaren parte da, presoei sostengu guztia kentzeko.\ \ Espainiar estatuak Euskal Herriaren kontra behin eta berriz mendekua baliatzen du. Estatu terrorista baten aurrean gaude, Kixote-Estatu baten aurrean, errotak dauden tokian erraldoiak ikusten dituena, abokatuak dauden tokian terroristak ikusten ditu eta militante politikoak ikusi beharrean kriminal arriskutsuak ikusten ditu.\ \ Herri honek Guardia Zibilari 'xake-matea' emateko unea da.\ \ Europan askatasuna babesteko guztion eskubideak murriztu nahi dituztenean, herritarrok ezin dugu gure etorkizuna sekurokraten esku utzi. Atzo Parisen milioika lagunek 'Je suis Charlie' zioten. Gaur, Euskal Herrian milaka lagunok 'Je suis basque' diogu.\ \ Dagozkigun eskubide guztiak aldarrikatzen jarraituko dugu, baina gure burua engainatu gabe. Gure herriarentzat bake, demokrazia eta askatasun eszenatoki posible bakarra espainiar Estatutik kanpo dago.\ \ Horregatik zuoi guztioi bake, demokrazia eta askatasun eszenatoki posible bakar hori errealitate bilakarazteko indarrak biltzeko deialdia egiten dizuegu. Espainiar estatuaren mendeku politika eta gerra estrategiaren aurka egiteko indarrak biltzeko garaia da, gure bidean -bake eta demokraziarako Euskal Bidean- indarrak biltzeko deia egiten dizuegu.\ \ Gainera, bihar, ondorio oso larriak ekar ditzakeen Auzitegi Gorenaren epaia izango dugu. 53 presori, ingenieritza juridikoaren bidez, bidegabeki eta legez kanpo, kondenak luzatzea ekarri dezakeena.\ \ Hori horrela, bihar 19:00etan, plazan egingo den elkarretaratzera batzeko deia egiten dizuegu!\