'Arnaldo Askatu, Politika Askatu' lelopean Elgoibarren egingo den manifestaziora joateko deia egiten dugu

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2014ko urr. 10a, 12:33
'Arnaldo Askatu, Politika Askatu' Elgoibarko herri mugimenduak biharko , Elgoibarren bertan, arratsaldeko 5etan manifestazioa deitu du. Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Rafa Díezen, Bateraguneko bosten, askatzea exigitzeko.\ \ Konponbidean aurrera egingo badugu, ezinbestekoa izango da bost hauen, euskal preso politiko guztien, auziari heltzea. Ezinbestekoa izango da espetxe politika egungo errealitatera egokitzea. Eta momentuak eskatzen duen neurriko baldintzak sortzea urteetan zehar eta oraindik egun, hainbeste sufrimendu eragiten duen espetxe politika krudelari aterabidea emateko.\ \ Horretarako ezinbestekoa izango da herritarron aldarrikapena eta konpromisoa, eta hori horrela, Azpeitiko Sortuk biharko manifestaziora joateko deia luzatu nahi du. Bertan ikusiko gara!