Epaiketa politikoei EZ, konponbideari BAI!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2014ko ira. 22a, 14:01
Espainiako Auzitegi Nazionalean gaur abiatu dute 28 gazte independentisten aurkako epaiketa. Euskal Herriaren askapen prozesuan lan politikoa egiteagatik espetxe arriskuan aurkitzen dira 28 gazteak. Atzo eguerdian agerraldia egin zuten Loiolako basilikaren aurrean 28 gaztek ehundaka herritarren babesarekin. Epaiketa honek zentzurik ez duela salatu eta Euskal Herrian libre izateko eskubidea aldarrikatu ziren bertan. Desobedientziaz egingo zutela aurrera azaldutu zuten gazteek eta horren islada dira Loiolako askegunea eta Auzitegi Nazionalean diren gazteek epaiketa moztu izana. \ \ Epaiketara ez aurkeztea erabaki duten 5 gazteak; Xabier Arina, Imanol Salinas, Igarki Robles, Jazint Ramirez eta Irati Tobar Loiolako Aske Gunean aurkitzen dira atzo eguerditik beste hainbat eta hainbat herritarrekin batera. Angela Murillo epaileak bilatu eta atxilotutzeko agindua eman du gaur goizean eta edozein momentutan burutu liteke bost gazteren atxiloketa. Atxilotuak izan ostean, espetxean izango dituzte bahiturik epaiketak amaitu bitartean bederen. \ \ Ezinbestekoa da eztabaida politikoa epaitegietatik urrutiratzea eta beraz, epaiketa politiko guztiak bertan behera gelditzea. Ez dute ez zentzurik ez tokirik konponbidearen bidean aurrera egin nahi bada. \ \ Beraz, dei berezia egiten diegu azpeitiar guztiei gure herrian aurkitzen diren bost gazteei eta nola ez, Madrilera joan diren beste 23ei babesa ematera Loiolara gerturatzeko. Epaiketa politikoei ezetz esan eta konponbideari bai esatera agertu Loiolara!! \