Sahatsako kide izateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Sahatsa dantza taldea 2015ko ira. 9a, 19:44

Irailaren erdi aldera, entseguetan hasteko garaiarekin batera, bailarako gazteei Sahatsa dantza taldean partaide izateko aukera irekiko zaie.

Nesken gutxieneko adina 15 urtekoa izatea eskatzen da eta mutilei dagokionean, aldiz, 14koa. Bestalde, ez da eskatzen dantzen ezagutzarik, ez oinarririk ere.

Entseguak ostegunetan 20:00etan eta larunbatetan 17:00etan izango dira, Azkoitiko Baztartxo eraikinean. Bertan, dantza trebeziak hartzeaz eta emanaldi ezberdinetarako prestatzeaz gain, beste mota bateko kirol ariketa egiten da. Guztia lagunarte ezin hobean eta, noski, euskal kulturaren atal garrantzitsuenetakoa dena jorratzeaz gain, gure identitatea zaintzen.

Interesatuek sahatsa@sahatsa.com e-postara idatziz, 943851974 telefono zenbakian mezua utziz, edo taldeko edozein partaiderekin harremanetan jarriz eman dezakete pausoa.