'Gureak ere badira: desira, boterea, epika' liburuaren solasaldia antolatu du Orkatzek maiatzaren 3rako

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2023ko api. 24a, 12:30
Lur Arbizu eta Eraitz Saez de Egilaz. (Iratzar fundazioa)

Leire Ibargurenek gidatuko du saioa, eta liburuaren egileetako bat den Eraitz Saez de Egilazek parte hartuko du solasaldian. Aurkezpena 19:00etan hasiko da.  

Maiatzaren 3rako, asteazkena, Gureak ere badira: desira, boterea, epika liburuaren solasaldia antolatu du Orkatz kultur elkarteak. Eraitz Saez de Egilaz, egileetako bat, izango dugu Leire Ibargurenek bideratutako saioan. Lur Albizuk eta Eraitz Saez de Egilazek idatzitako liburua da Orkatzen aurkeztuko dena. Solasaldia 19:00etan hasiko da. 

Apirilak 25etik aurrera liburuak salgai izango ditugu hamar eurotan Orkatzen, eta errentan hartzeko aukera ere egongo da. Azken kasuan, solasaldi egunean itzuli beharko da liburua.