Hitzaldi- Tailerra: Matxismoa tabernetan eta ...

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2017ko urr. 18a, 12:41
Hitzaldi- Tailerra: Matxismoa tabernetan eta ondoren, Erraiak taldearen kontzertu akustikoa.\ \ Gaur arratsaldeko 19.30tan hitzaldia-tailerra izango dugu Orkatz kultur elkartean. Eraso matxisten inguruan jardungo dugu, espazio seguru, aske eta feministak sortu behar ditugu. Sortze prozesu horretan garrantzitsua da,geure jarreren inguruan kontzientzia hartzea. Gaur jarrera matxisten inguruan eta geure jarreren inguruan hausnartzeko tartea izango dugu Orkatzen.\ \ Ondoren 21.00ak aldera mokadutxoa izango dugu eta bukatzeko ERRAIAK taldearen eskutik kontzertu akustikoa.\ \ Animatu asteazkena gure ondoan gozatzera!\