Ostegun gaua goxotu zuen Pettik Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2017ko eka. 30a, 14:40

Atzo, osteguna, ekin zioten Orkatz Kultur Elkartearen 24. urteurrena ospatzeari, Pettiren kontzertuarekin. Berako musikaria ordubete pasatxo aritu zen bertaratu ziren dozenaka lagunei ostegun gaua goxotzen, gitarra lagun. 

Gaur jarraituko dute urtemugaren ospakizunaren, eta bertsoak izango dira protagonista, 22:30ean hasita. Oholtzara igoko dira Julio Soto, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Labiano azpeitiarra. Gai-jartzaile lanetan, aldiz, Gurutze Oiarzabal arituko da.