Azken hamarkadetako pegatinak ikusgai, Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2017ko eka. 26a, 17:17

Orkatz Kultur Elkartearen 24. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, pegatina erakusketa jarri dute ikusgai Orkatzen. Hala, gaurtik hurrengo astera bitartean, Euskal Herriko festa eta asanblada ezberdinetako pegatinak izango dira ikusgai. 

Ostegunean, ekainaren 29an, emango diote hasiera urtemuga ospatzeko prestatutako egitarauari Pettiren kontzertuarekin. Asteazkenerako prestatuta zuten Mikromatxismoa eta tabernetako jarrerak mahai ingurua dataz aldatu dute, eta uztailaren 5ean izango da. 

Honakoa da Orkatzen urteurrenaren harira antolatu duten egitaraua:

Ekainak 29, osteguna:

22:00etan, Pettiren kontzertua. 

Ekainak 30, ostirala: 

22:30ean, bertso saioa: Julio Soto, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Labiano. Gai-jartzailea: Gurutze Oiarzabal. 

Uztailak 1, zapatua: 

14:30ean: Bazkaria, Sanagustin kulturgunean. 

Bazkalostean, Jagomagoren emanaldia. 

Kontzertuak: 

18:30ean: Joseba B. Lenoir hirukotean. 

22:30ean: Autobus Magikoa. 

Uztailak 2, igandea: 

22:00etan: Euskal Kantzioneroa. 

Uztailak 5, asteazkena:

19:00etan, mahai ingurua eta tailerra. Mikromatxismoa eta tabernetako jarrerak.