Dozenaka pertsona gerturatu ziren Uther eta Drop! taldeen kontzertuak entzutera

Joan den ostiralean, ekainak 9, Uther eta Drop! taldeek kontzertuak eskaini zituzten Orkatz tabernan. Uther-ekoen lehenengo kontzertua izan zen ostiralekoa, eta bertan Ander Mozo azpeitiarra aritu zen bere taldekideekin batera. Crust-fastcore doinuak eskaini zituzten Uther taldekoek, eta Drop! taldekoek, berriz, hardcore doinuak. Dozenaka pertsona gerturatu ziren bi taldeak entzutera.