Ostiralean Uther eta Krop taldeen kontzertuak izango dira Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2017ko eka. 7a, 09:27
Uther eta Drop taldeen kontzertuak izango dira ostiralean, Orkatz tabernan.\ \ Ostiral zaratatsua datorkigu, Uther eta Drop! taldeen kontzertuak izango baitira 22:30ean hasita Orkatzen.\ Uther-ekoen lehenengo kontzertua izango da. Crust-fastcorea jorratzen dute, eta taldekideen artean Ander Mozo azpeitiarra eta Azpeitian bizi den Iker Ganuza daude.\ \ Arrasate eta Aretxabaletakoek osatutako Drop! taldeak, berriz, hardcore doinuak ekarriko dizkigu.\ \ Ez galdu aukera!!!