Orkatzen Klik argazki lehiaketako irabazlea hautatzeko bozketa irekita dago

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2016ko urr. 10a, 18:52

Hona hemen 2016ko Klik argazki lehiaketara aurkeztu dituzten 19 argazkiak. Irabazlea hautatzeko garaia iritsi da orain, eta horretan parte hartzeko bi aukera egongo dira:

  • Batetik, Orkatz Kultur Elkartearen Facebookeko orrialdean gustukoen duzuen argazkiari "atsegin dut" sakatuta (bat bakarrari eman).
  • Bestetik, Orkatzen egongo den kutxatxoan gustukuen duzuen argazkiaren zenbakia sartuta.

Botoen zenbateka urriaren 20an egingo da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta jarrai dezagun presoen eskubideen aldeko borrokan. Euskal presoak etxera!