Badator Orkatz Kultur Elkartearen 23. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2016ko mai. 24a, 14:36

Hainbat ekimen antolatu ditu Orkatz Kultur Elkarteak urteurrena ospatzeko, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitarterako. Anariren kontzertua, Ametsen liburua hitzaldia, bertso saioa eta bazkaria izango dira, besteak beste.

Aurten 23 urte beteko ditu Orkatz Kultur Elkarteak, eta hori ospatzeko egitaraua antolatu dute ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitarterako.

Honakoa da prestatutako egitarauaren aurrerapena:

Ekainak 29, asteazkena:

19:30ean: Ametsen liburua hitzaldia Jokin Urain eta preso politiko ohi baten eskutik.

Ekainak 30, osteguna:

Anariren kontzertua.

Uztailak 1, ostirala:

22:30ean: Bertso saioa, Etxahun Lekue, Alaia martin, Igor Elorza eta Amets Arzalluz bertsolariekin.

Uztailak 2, zapatua:

11.00etan: Batzarra: "Orkatz kultur elkartearen egoera". Ondoren, hamaiketakoa.

14:00etan: Bazkaria Sanagustin kulturgunean. Bazkalostean, Tony rocketen kantaldia.

23:00etan: Bad Sound Sistem taldearen zuzenekoa, Orkatzen.