41 bikotek parte hartu dute Korrale-Orkatz mus txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2014ko abe. 29a, 13:45

Korrale-Orkatz mus txapelketa jokatu zuten 41 bikotek, estreinekoz, joan den zapatuan, hilaren 27an. Bi tabernetan jokatu zituzten mus partida azkarrak, eta giro onean igaro zuten arratsaldea jokalariek zein partidak ikustera joan ziren herritarrek. Honakoak izan ziren irabazleak:

  1. Mikel Lasa eta Mikel Sugasti.
  2. Jon Lizaso eta Unai Etxaniz. 
  3. Aitor Altuna eta Joanes Amenabar.
  4. Xabier Goenaga eta Manex Gereta.

Bestalde, honako sariak banatu ziren txapelketan:

  • Lehen saria: 500 euro, txapelak eta arkumea.
  • Bigarren saria: 240 euro eta bi lagunentzat afaria.
  • Hirugarren saria: 80 euro eta gazta.
  • Laugarren saria: bi lagunentzat afaria.