Sustrai bereko enborrak

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso 2015ko urr. 22a, 12:28

Lapiko granate hura, Jesus Nazaretekoaren egutegia, herdoildutako ekonomika zaharra, bere hiru eraztunekin, eta amama irratiaren ondoan, arratsaldeko Arrosario Santua entzuten, Arrate Irratian. Etxea, etxebizitza eta lantegi; eta lana, bizimodu. "Bizitzeko modu bat eta munduan egoteko modu bat bukatzen ari da, eta kamera jarri nahi izan diot horri, baserriko jendeari omenaldi bat egiteko", azaldu zuen Asier Altuna Amama filmeko zuzendariak Azpeitiko aurkezpenean.

Ez du lan makala egin "munduan egoteko modu" hura irudikatzeko, baserriaren argazki bikaina egin baitu, baserriarena eta familiarena. Pelikulak islatzen du baserriko zenbait familietako eta nabarmendu nahi nuke zenbait hori giroa eta giro eza. Komunikatzeko gabeziak eta isiltasuna. Beste behin, isiluneek asko hitz egin dute, eta hamaika esanahi hartu dituzte. Ez ziren eta dira, jakina, halakoak basetxe denak, baina estereotipoetatik haratago, ikuspegi erreala da Altunarena.

Tomasen paperean, Kandido Uranga da filmeko izar handia. Etxeko gizona da, egiten duen eta egiten ez duen guztiarekin; lanean, hizketan, ibileran eta bizimodua ulertzeko eran. Une jakin bat arte, aitak markatuko du pelikulan zer gertatuko den eta nola, bizi-eredu baten jarraipena xede. Kostatuko zaio, ordea, ikustea baserria orain artean bizi eta sentitu izan duten bezala bukatu dela, ez duela jarraipenik. Kostatuko zaio onartzea soka eten dela, nahiz eta belaunaldi berriek aurrera egingo duten. Bukaera gordina gertu ikusten du Tomasek. Arbasoen lana eta baserriaren irudi erromantikoa daude kolokan.

Kritika irakurtzeko jarraitzeko, egin klik hemen.