"Ardoa bezala, hobetzen"

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 19a, 17:00
Joseba Albizu azpeitiarrak irabazi du gaur Kantabrian izan den "El Soplao" mendiko bizikleta lasterketa. Goizeko 8etan hasi dira txirrindulariak, eta garailea 7:20:47 orduko denboran helmugaratu da bigarrenari bi segundo aterata. \ Eguraldi txarra dela eta, lasterketaren zati bat suspenditu egin da, baina lehenak zirkuitu osoa eginda iritsi dira. 33 urteko azpeitiarrak, pozik, honela dio: "Ardoa bezala, ni ere urteekin hobetzen noa".