Marea Urdinak boluntarioak behar ditu Domusa Teknik 40 MLKeko Anoa Gune Urdinerako

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2024ko urt. 12a, 11:58
(Argazkia: Alberto Beloki)

Maiatzaren 4an izango da aurtengo Domusa Teknik 40 MLK proba, eta Marea Urdinak kudeatuko du Ikasberri ikastolaren ondoko Anoa Gune Urdina. Han hainbat ekintza egingo dituzte egun osoan zehar (sentsibilizazio saioak, pintxoak, jokoak...) eta boluntarioak behar dituzte horretarako.

Marea Urdinak parte hartze aktiboa izango du datorren maiatzaren 4an Azpeitian egingo den Domusa Teknik 40 MLK proban. Iaz bezala, Marea Urdinak kudeatuko du lasterketako anoa gunerik garrantzitsuena, Ikasberri ikastolaren ondoan jarriko den Anoa Gune Urdina.

Egun osoan zehar, hainbat sentsibilizazio ekintza egingo ditu taldeak han; izan ere, egun hori inklusioaren festa zoragarria izan dadin nahi du Marea Urdinak. Anoa Gune Urdinean izango diren ekintzak aurrera eramateko, baina, boluntarioak behar ditu Marea Urdinak, eta dagoeneko zabaldu du izena emateko epea: laguntzeko prest dauden herritarrek honako formulario hau bete beharko dute. Dena den, oraindik egun horretan boluntario aritzeko aukera izango al duten ez dakiten herritarrei aurrerago ere izango dutela izena emateko aukera jakinarazi die taldeak –urtarrilaren 20a baino lehen izena ematen dutenei soilik bermatuko dizkiete beren neurriko boluntario kamisetak*–.

*Urtarrilaren 20tik aurrera izena ematen dutenei, ezingo zaie ziurtatu kamisetaren neurria; beraz, animatu eta eman zure izena lehenbailehen!