Haritz Iturbek 330 kilometroko lasterketa egin du eta Marea Urdinarekin gogoratu da

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2023ko ira. 17a, 10:21
Haritz Iturbe 'Moreno' TOR probaren helmugan, Marea Urdinaren banderolarekin.

130 ordutan bukatu du azpeitiarrak Italian jokatzen den proba ospetsua. "Bejondeizula, kirola bikaina izateaz gain, aparteko pertsona zara. Nola ez, zu ere urdin!".

Haritz Iturbe Moreno azpeitiarrak TOR 330 kilometroko (24.000 metroko desnibela) proba ospetsua 130 ordutan bukatu du, eta helmugan Marea Urdinarekin gogoratu eta babesa adierazi dio. "Bejondeizuela, kirolari bikaina izateaz gain, aparteko pertsona zara. Nola ez, zu ere urdin!".

TOR mendi lasterketa luzea Italian jokatzen da, irailaren 10etik 16ra artean.