Marea Urdinaren aldeko kontzertu solidarioa, ostiralean Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina | Kultura | Argazkia
2018-04-16 22:47

Datorren ostiralean, apirilak 20, 20:00etan hasita, Donostiako Kamerata eta Konboak eta Azkoitiko Bizkargi abesbatzak maiatzean Herbeheretan ospatuko den Musikari Gazteen Jaialdirako elkarlanean prestatu duten egitaraua aurkeztuko dute Azkoitiko Baztartxo antzokian.

Kontzertuan jasotzen den diru guztia autismoaren aldeko Marea Urdina egitasmoari dohaintzan emango zaio.
Amaieran, Marea Urdina musika taldeak zuzenean bere abestia eskainiko du, eskerrak emanez.

Mila, mila esker Bizkargi Musika eta Dantza Eskolari! Zuek ere URDINAK ZARETE!

PD: Azkoitiarrak ez zaretenok ere gonbidatuta zaudete! Animatu!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa