Bidelan programan izena emateko epea, irekita

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko ira. 28a, 11:39

Iraurgi Berritzenek urriaren 15etik 23ra garatuko du batez ere emakumeei zuzendutako programa, coaching teknika erabilita. Programan parte hartzeko interesa dutenek Iraurgi Berritzenera deitu behar dute.

Iraurgi Berritzeneko enplegu arloak bereziki emakumeei zuzendutako Bidelan programa garatuko du urriaren 15tik 23ra bitartean. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.

Eskualdeko sektore ezberdinetako profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan –ekintzailetza, landa eremua, industria, menpekotasuna eta hirugarren adinaz ariko dira–, eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.

Programan parte hartzeko interesa dutenek, informazio gehiago Iraurgi Berritzeneko 943-85 11 00 telefonora deituta eta Sandra Fernandezengatik galdetuta eskura dezakete.