Irekita dago Txertatu Merkatuan programan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko mai. 31a, 14:12
Iazko Txertatu Merkatuan egitasmoko irudia. (Uztarria)

Ekainaren 6an egingo dute Txertatu Merkatuan programako laugarren edizioa, eta izena sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidean edo 943 85 11 00 telefonoan eman behar da.

Irekita dago jada Iraurgi Berritzenek antolatu duen Txertatu Merkatuan programarako izen ematea. Ekainaren 6an izango da egitasmoa, eta aurtengoa laugarren edizioa izango du.

Oinarrizko prestakuntza maila duten 17 eta 29 urte bitarteko gazte langabetuei zuzendutako proiektua da Txertatu Merkatuan. Izena eman nahi dutenek sfernandez@iraurgiberritzen.eus-era idatzi edo 943 85 11 00 telefonora deitu beharko dute, eta bertan Sandrarengatik galdetu.