Bukatu dute III. Txertatu Merkatuan programaren lehen fasea

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko mar. 15a, 11:07
Duela astebete amaitu zuten Txertatu Merkatuan programaren hirugarren edizioko aurreneko fasea. Eskualde osoko kualifikazio baxuko 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako programa da Txertatu Merkatuan, eta aurtengo edizioan 19 lagun ari dira parte hartzen egitasmoan. Otsailean hasi ziren programarekin aurreneko zatiarekin: 'Egokitu' fasearekin. Horrek irauten duen 32 orduetan, parte-hartzaileek beren motibazioak landu dituzte.\ \ Orain, 'Trebatu' fasean murgilduko dira. Bertan ezaugarri ezberdinak dituzten bi trebakuntza ikastaroren artean erabaki behar izango dute egitasmoan parte hartzen ari diren ikasleek. Biltegiko langile edo zerbitzari izateko ikastaro praktikoak egingo dituzte. Biltegiko ikastaroak 75 orduko iraupena izango du, eta parte-hartzaileek aukera izango dute orga-jasotzaile eta zubi-garabiko ziurtagiriak lortzeko. Zerbitzari ikastaroa , aldiz, 36 ordukoa izango da, eta elikagaien manipulatzaile ziurtagiria lortuko dute bertan parte hartzen dutenek.