Urola Erdiko Mapa Industriala sortu du Iraurgi Berritzenek

Maparekin lortu nahi dutena da Urola Erdiko enpresen gaitasunak erakustea eta azaleratzea.

Iraurgi Berritzenek eskualdeko enpresen mapa bat egin du. Industria arloari zuzendutako 282 enpresa agertzen dira bertan, eta beren lan jarduerak zein diren azaltzeaz gain, enpresak non aurkitzen diren zehazten du mapak. Horren bitartez, Urola Erdiko enpresen gaitasunak erakutsi eta azaleratu nahi ditu garapen agentziak.

Iragazki ezberdinak erabiltzeko aukera ematen du, udalerrika eta sektoreka sailkatuta. Sektoreei dagokionez, ondorengo sailkapena egin du garapen agentziak:

  • Osagaiak
  • Eraikuntza
  • Industria
  • Erdilanduak
  • Kontsumoa
  • Zerbitzu industriala

Azpi-jarduera ezagutzeko aukera ere badu behar den informazioa modu zehatzago batean lortu ahal izateko.

Hemen mapa ikusgai: http://industriamapa.iraurgiberritzen.eus/