Langabetuak lan mundura murgiltzeko Lanzituz proiektua jarri du abian Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko ira. 8a, 14:22

Proiektuaren helburua da langabetuen lan munduratzea, Lan Sozietateak eredu hartuta. Eredu horrekin "gizarte ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa egitura" bultzatu nahi du Iraurgi Berritzenek. 

Iraurgi Berritzen, Azpeitia eta Azkoitiako Garapen eta Berrikuntza agentziak, Lanzituz proiektua jarri du martxan, langabetuak lan mundura murgiltzeko xedearekin.

Proiektuaren sustatzaileek azaldu duenez, Lanzituz programarekin Urola Erdiko langabetuek beraien lanbide propioa sortzerako orduan Lan Sozietate eredua zer den hobeto ezagutzeko aukera izango dute. Eredu horrekin, "gizarte ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen empresa mota eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu" nahi du Iraurgi Berritzenek.

Enpresa txikien kudeaketa integrala aurrera eramango dutenen gaitasunak areagotzea ere lortu nahi du Iraurgi Berritzenek, eta horretarako Azpeitia eta Azkoitia artean akzio desberdinak jarriko ditu martxan: auto-enpleguaren eremuan informazioa eta aholkularitza jarduerak, ekintzailetzan eta enpresa-kudeaketen trebakuntza, negozio ideien formulazioan laguntza eta Lanzituz programaren baitan sortzen diren enpresen gaineko jarraipena eta zuzendaritza.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 zenbakira deituta, edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.