Lana bilatzen ari diren pertsonentzat ikastaroak antolatu ditu Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko eka. 15a, 14:35

Bi ikastaro antolatu dituzte ekainerako eta uztailerako: Lan-bilaketan planifikazioa eta antolaketa eta IKT eta Lan-bilaketa. Azpeitian Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan eskainiko dituzte ikastaroak. Azkoitian, aldiz, Enplegu Zentroan. 

Hainbat ikastaro antolatu ditu iraurgi Berritzenek, balan bilatzen ari diren pertsonentzako. 

Ekainean Lan-bilaketan planifikazioa eta antolaketa izenpean bi ikastaro emango dituzte. Lehenbizikoa, ekainaren 17an, ostirala, izango da 10:00etan Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Bestea, berriz, Azkoitiko Enpregu zentroan (Bizenta Mogel 6) izango da ekainaren 23an, osteguna, 15:00etan.

Iraurgi Berritzenen arabera, "lan bila ari diren pertsonarentzat funtsezkoa da denbora ondo kudeatu eta antolatzea". Horregatik antolatu dute ikastaroa, "zereginen denbora-plangintza eta kudeaketa osatzen ikasteko, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko".

Uztailerako, aldiz, IKT eta Lan-bilaketa gai gisa hartuta beste bi ikastaro antolatu dituzte. Aurrena uztailaren 1ean, ostirala, izango da, 10:00etan Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Bigarrena uztailaren  7an, osteguna, egingo dute 10:00etan hasita, Azkoitiko Enplegu Zentroan.

IKT eta Lan-bilaketa ikastaroan Enplegu-bilaketako tresnak eta enplegu-atarietan izena emateko modua ezagutzeko aukera izango da.

Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943-02 60 69 telefonora deitu behar da eta Maialen Ituarterengatik galdetu. Ikastaroa erderaz izango da, 3 orduko iraupena izango du eta presentziala izango da.