Global Training Bekak 2016

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak aurten ere, laugarren urtez jarraian, 60 Global Training Beka eskainiko dituztela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.

Bekak unibertsitate titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

Programan izena emateko epea maiatzaren 30ean ireki zen eta ekainaren 30ean amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen-ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.

Bekei eta proiektuei buruzko informazio guztia ondorengo esteean dago eskuragai: http://www.becasglobaltraining.eus/

Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:

  • CVa ingelesez
  • Motibazio gutuna.
  • Argazkia karnet tamainan.
  • Titulu ofizialak (originala eta kopia): originala eta kopia konprobatu eta kopian zigilua jarri (kopia zuontzat gorde).
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): originala eta kopia konprobatu eta kopian zigilua jarri (kopia zuontzat gorde).
  • Aitorpena (webgunetik deskargatu behar da).
  • Izen-ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da.

Informazio gehiago behar izanez gero, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne Larrañaga) 943851100 telefonoan edo alaranaga@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.