Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko enpresei 4.0 Industriaren teknologia ezagutarazi die

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko api. 29a, 17:40
4.0 Industria terminoak esan nahi du elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT), produkzio prozesuetan integratzea, prozesu horiek adimenez hornitzeko eta, bide horretatik, produktibitatea hobetzeko eta produktu berri lehiakorragoak eskaintzeko. Horrela, Iraurgi Berritzen 4.0 Industrian egindako apustua sendotzen ari da, 2016an lantzen ari den lan-lerro desberdinen bitartez.\ \ Duela hilabete eskas jardunaldi bat antolatu zen, Gehikuntza bidezko Fabrikazioak eta, konkretuki, 3D Printing-ak enpresei ekar diezazkien aukeren inguruan, beren lehiakortasuna hobetzeko eta merkatu dibertsifikaziorako. Oraingoan, 4.0 Industriaren ildotik Barnetegi Teknologiko bat antolatu da. Bertan parte hartu duten hogei enpresak baino gehiagok termino horrek bere barne hartzen dituen teknologiak zuzenean ezagutzeko aukera izan dute.\ \ Jardunaldiak apirilaren 25ean eta 26an izan dira Azpeitiko Hotel Loiolan. 'Learn by doing' metodología aplikatuz, bertaratuek aukeratutako gaiari buruzko prestakuntza jaso zuten eta, ondoren, gaia taldean landu zuten, irakasle adituen aholkularitzarekin. Kasu honetan, 4.0 Industriak bere barne hartzen dituen ondorengo teknologiak landu zituzten: Errealitate Birtuala, Ikusmen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Gehikuntza bidezko Fabrikazioa, Big Data, Elkarlaneko Robotika, eta Cloud Computing. Jardunaldiotan egindako lanak abiapuntua izan behar luke parte hartu duten enpresek beren organizazioaren barnean teknologia horiek sustatzeko; eta horretarako Iraurgi Berritzenen laguntza izango dute.\ \ Barnetegi Teknologiko hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, SPRI eta Iraurgi Berrritzenen alrteko lankidetzari esker egin da. Azkenik, barnetegi hauetatik haratago, Iraurgi Berritzenek, SPRIren zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren 4.0 Industriaren inguruko laguntzen inkorporazioa eta inplantazioa ahalbidetuko duten programa ezberdinei buruzko aholkularitza eskaintzen du.\