Merkataritza Saltokiak Modernitzatzeko diru laguntzak eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko mar. 16a, 11:38

Diru laguntzaren onuradunak merkataritza enpresak izango dira, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean.

Eusko Jaurlaritzak Merkataritza Saltokiak Modernitzatzeko diru laguntza abian jarri du. Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago eta uztailak 15era arte egongo da zabalik.

Diru laguntzaren onuradunak merkataritza enpresak izango dira, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean. Diru laguntza horiek bi motatako inbertsioak laguntzen dituzte. Alde batetik altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak eraberritzeko laguntza ematen dute. Bestetik, salgaien baskula elektronikoak, informatika ekipoak eta horientzako beharrezkoak diren aplikazioak eta osagarriak eskuratzeko laguntza. 

Informazio gehiago behar izanez gero, alarranaga@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikoan idatzi edo 943-85-11-00 telefonora deitu behar da.