Maiatzaren 19an ospatuko du Txalintxoko Eguna Lagun Onak MBk

Mendizaleak Txalintxoko gurutzean, iaz. (Lagun Onak MB)

Mendi ibilalditik bueltan Loiolatxo elkartean izango den bazkarira joateko aurrez izena eman behar da mendizaleen webgunean.

Hurrengo asteko igandean, maiatzaren 19an, gure egutegiko hitzordu klasikoetako baten txanda izango da: Txalintxoko Eguna, ume, gaztetxo zein helduentzat plan egokia.

09:00etan abiatuko gara denok batera herriko plazatik eta, buelta osatu ostean, Loiolatxo elkartean bazkaltzeko aukera egongo da; horretarako, gure wewebgunean eman behar duzue izena. Ordainketa bazkarian bertan egingo da.

Animatu, irteera polita izan ohi da eta!