Santa Engrazi egun jendetsua ospatu genuen igandean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2024ko api. 23a, 23:37

Eguraldi ederrak lagunduta, dozenaka lagun animatu ziren mendi-irteeran zein festan parte hartzera

Eguraldi ederrak lagunduta, Santa Engrazi Egun jendetsua ospatu dugu aurtengoan. Dozenaka lagun animatu ziren bidea oinez Azpeititik egitera, haur eta heldu, eta Santa Engrazin bertan elkartu ziren Zestoatik abiatu zirenekin.

Aurreko urtetan bezala, etxeko gazteenak izan ziren protagonista, ederki ibili baitziren gozo-eltzeak apurtzen. Laster arte!