Irekita dago Tutera-Azpeitia egitasmoaren bigarren etaparako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2024ko ots. 29a, 11:08
Faltzes. (Wikipedia)

Martxoaren 16ko ibilaldiak 21 kilometro ditu, eta Milagrotik Faltzesera eramango ditu parte hartzaileak.

Ate joka dugu Tutera-Azpeitia egitasmoaren bigarren etapa! Martxoaren 16an, Milagro eta Faltzes lotuko dituzte ibiltariek; Ebro atzean utzi eta Arga ibaiaren ibilbidea jarraituko dugu iparralderantz, Azkoiendik pasatu ostean Faltzesera iristeko. 21 kilometroko ibilbide atsegina, desnibel gutxikoa, gainera. 

07:00etan irtengo gara autobusean anbulatorio aurretik. Irteeran parte hartzeko ordaina aurrez egin beharko da; Lagun Onak MBren bazkideek 15 euro eta bazkide ez direnek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Ibilaldian parte hartzeko jarraibideak eta izen ematea gure webwebgunean daude, baina azkar ibili, plazak agortu egiten dira eta!