19 lagunek hartu zuten parte Uzturreko ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2024ko ots. 22a, 09:54

Lehen irteera honekin, martxan dira Lagun Onak MBren aurtengo gaztetxoen mendi irteerak.

Pasa den igandean Uzturre mendian izan ginen, gaztetxo eta helduei zuzendutako ibilalde zirkularra egiten. 19 lagun animatu ziren irteeran parte hartzera, eta eguraldi bikaina eta giro ona izan ziren irteerako protagonistak.

Honekin, martxan ditugu jada aurtengo gaztetxoen mendi irteera saioak ere. Eskerri asko lehenengoan parte hartu duzuenoi eta hurrengora arte!

Argazki galeria: labur.eus/uzturre24