Otsailaren 18an, gaztetxoekin eta helduekin Uzturrera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2024ko ots. 8a, 09:16
Uzturre menditik ateratako argazkia. (Tolosako Udala)

Irteeran parte hartzeko izena eman daiteke jada Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean.

Otsailaren 18an estreinatuko dugu gaztetxoen eta helduen mendi irteeren denboraldia, gure lurraldeko gailur klasiko bat bisitatuz: Uzturre, Tolosako (Gipuzkoa) zaindaria. Gertu egonik ere, seguru askok inoiz zapaldu ez duten gailurra dela… ala ez? 

Ba ez galdu aukera, animatu eta etorri gurekin igande goizean naturaz gozatzera. Izen ematea, ohi bezala, gure webgunean aurkituko duzue. Autobusa 09:00etan aterako da anbulatorio aurretik. Gaztetxoek eta bazkideek hamar euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez diren helduek hamabost euro. Ordainketa autobusean bertan egingo da.