Erlon hasiko du urtea Lagun Onak mendi bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko abe. 29a, 09:42

Urteroko hitzordua izango da: 09:00etan plazan, eta 11:00tan Erloren gailurrean.

Urtea Aizkorrin bukatu ohi badugu, zer tokatzen da Urteberri egunean? Ba bai, aurten ere Erlora! Hitzordua 09:00etan izango da plazan, eta 11:00ak aldera turroia eta xanpaina izango dira gailurrean. Animatu urte berria mendian hastera! Informazio gehiago lagunonakmb.org helbidean aurkitu daiteke.