Kharut II mendian bizitakoa ekarriko du Koldo Zubimendik, Udazkeneko Mendi Asteko bigarren saioan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko abe. 8a, 08:39
Koldo Zubimendi.

Hitzordua abenduaren 13an izango da, 19:00etan, Basazabal jauregian.

Koldo Zubimendi bizkaitarra izango da Udazkeneko Mendi Asteko bigarren gonbidatua, baita #MendikoAhotsak seriearen hemezortzigarren hizlaria ere.

Karakorumen izan da aurten Zubimendi, eta Kharut II (6.800 m) inoiz inork zapaldu gabeko gailurrera igotzea lortu du; bakarrik, gainera. Badu, beraz, zer kontatua! 

Hitzordua abenduaren 13an, datorren asteazkenean, 19:00etan, Basazabal jauregian.

Animatu eta etorri!