80 lagunek parte hartu dute Azpeitia3EM egitasmoko zazpigarren eta zortzigarren etapetan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko uzt. 24a, 15:28

Uztaileko lehen asteburuan egin zuten irteera Lagun Onak MBk antolatuta, eta Otsagabian egin zuten lo mendizaleek. 

80 mendizalek hartu zuten parte uztaileko lehen asteburuan egin genituen #Azpeitia3EM ekimeneko zazpigarren eta zortzigarren etapetan. Larunbatean, Orbara eta Otsagabia arteko 25 kilometroak osatu genituen lainopean, eta igandean Otsagabia eta Isaba arteko 21,5 kilometroak, oraingo honetan eguraldi hobearekin. Aprobetxatu abuztua entrenatzeko, irailean amaituko dugu eta Azpeitia-3EM ekimena!

Argazki galeria osorik ikusgai, hemen.