Txingorra izan da Lekeitio-Ea mendi ibilaldiko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko eka. 20a, 15:55
Txangoko irudi bat. (Lagun Onak MB)

Irteeran parte hartu zuten 40 mendizaleek txangoa bertan behera utzi behar izan zuten, helmugara iristeko hiru kilometroren faltak; izugarrizko txingor jasa egin zien.

Lagun Onak mendi bazkunak Lekeitio eta Ea mendiz lotzea zuen jomugan igandean. 40 mendizalek parte hartu zuten gaztetxoei zein helduei zuzendutako ibilaldian, baina horiek ezin izan zuten helburua bete, eguraldi aldaketa medio.

Nahiz eta lehen kilometroetan beroa izan zuten bidelagun, helmugara iristeko hiru kilometro faltan, Bedaroa auzoaren parean, sekulako txingor jasak harrapatu zituen mendizaleak. Aldatzeko trazarik ez zuela ikusita, ibilaldia amaitutzat eman eta etxerako autobusa hartzea erabaki zuten partaideek.

Honako lotura honetan ikus daiteke igandeko txangoko argazkiak.