79 lagunek osatu zuten Azpeitia-3EM ekimeneko seigarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko eka. 9a, 15:40

Joan zen larunbatean egin genuen ibilaldia, eguraldi ederrak lagunduta. Datozen etapak bi egunetakoak izango dira, eta horiek egiteko asteburu pasa joango gara. 

Joan zen larunbatean egin genuen #Azpeitia3EM ekimeneko seigarren etapa, Urkiaga eta Orbara artekoa. Eguraldi zoragarriak lagunduta, 79 mendizalek osatu zuten ibilbidea, horrek eskaintzen zituen pagadi, belardi, erreka… eta gainerako txoko zoragarrietaz gozatzeko aukera aparta izan zutenak. 

Horrenbestez, bukatutzat ematen ditugu ekimen honetako egun bakarreko irteerak, eta geratzen zaizkigun etapak egitera asteburu pasa joango gara. Informazio guztia, ohi bezala, gure web orrian aurkituko duzue. Animatu!

Argazki galeria, hemen