Lekeitiotik Eara gaztetxo zein helduentzako ibilaldia egingo du Lagun Onak MBk ekainaren 18an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko eka. 7a, 10:40
Otoio menditik ikusmira. (Arrietabaso / Mendiak.eus)

Otoio mendia igoko dute mendizaleek, Bizkaiko kostaldeaz gozatzeko aukera aparta eskaintzen duen ibilbidearen barruan.

Ekainaren 18rako gaztetxoei zein helduei zuzendutako egun osoko irteera antolatu dugu: Bizkaiko kostaldera mugitu, eta Lekeitio eta Ea lotuko ditugu, Otoio menditik pasatuta. 14 kilometro eta 700 metro inguruko desnibela dituen ibilbide ederra da, kostatik gertu eta ingurune zoragarrietan barrena egingo duguna. Amaieran, eguraldiak laguntzen badu, hondartzan bainutxoa hartzeko aukera ere egongo da. 

09:00etan irtengo gara anbulatorio aurretik. Lagun Onak mendi bazkunaren bazkideek 5 euro eta bazkide ez direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte; ordaina autobusean bertan egingo da. Izen-ematea jada irekita dago elkartearen webgunean, eta izena emateko azkeneko eguna ekainaren 15a, osteguna, da.

Animatu eta etorri gurekin!