Euripean osatu dute Azpeitia eta Hiru Erregeen Mahaiaren arteko bosgarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko mai. 19a, 09:00
Hainbat lagun zapatuko txangoan. (Lagun Onak MB)

Eguraldi makurra eginagatik, 90 lagunek osatu zuten Nafarroako lurretan egindako 26 kilometroko etapa. Hurrengo etapa, seigarrena, ekainaren 3an izango da.

Eguraldi makurra izan zen protagonista joan zen larunbatean egin genuen #Azpeitia3EM ekimenaren barruko bosgarren etapan. Ibilbide osoan zehar ez zuen atsedenik eman euriak, baina hala ere, giro txarrari aurpegi ona jarri zioten txangora animatu ziren 90 lagunek.

Belate eta Urkiaga (Nafarroa) arteko 26 kilometroko bidea osatu zuten horiek, aterkien, pontxoen eta xiren babespean, eta gainera, baso eta erreka ederrak gurutzatzeko aukera izan zuten. Euriak ez zuen lortu mendizaleen indarra eta gogoa zapuztea.

Hurrengo etapa, ekainaren 3an izango da. Informazio gehiago emango du Lagun Onakek data gerturatu ahala.

Larunbateko etapako argazki galeria, berriz, honako lotura honetan ikus daiteke.