Maiatzaren 21ean izango da Txalintxoko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko mai. 9a, 14:20
2021eko Txalintxoko Egunean hartutako irudia. (Lagun Onak MB)

Txalintxotik bueltan, Loiolatxo elkartean bazkaltzeko aukera izango dute mendizaleek. Bazkarira joan nahi dutenek Lagun Onak MBren webgunean eman behar dute izena.

Datorren maiatzaren 21ean, igandez, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egutegiko hitzordu klasikoetako baten txanda izango da: Txalintxoko Eguna. Irteera umeentzat, gaztetxoentzat zein helduentzat egokia da.

09:00etan abiatuko dira parte hartzaile guztiak herriko plazatik Txalintxora, eta, buelta osatu ostean, Loiolatxo elkartean bazkaltzeko aukera egongo da. Horretarako, Lagun Onaken webgunean eman behar da izena, eta ordainketa bazkarian bertan egingo da.