Badator Santa Engrazi Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko mar. 31a, 10:41
Santa Engraziko ermita.

Goiz-pasa formatuan egingo du aurtengoa Lagun Onak mendi bazkunak, apirilaren 16an.

Pazko Asteari amaiera emateko, gure egutegian finkoa den egun horietakoa daukagu: Santa Engrazi Eguna.

Aurten goiz-pasa formatuan egingo dugu, eta Azpeititik oinez edo autobusez joateko aukera egongo da. Hitzordua 09:00etan izango da, anbulatorio aurrean. Santa Engrazin bertan, umeentzako jolasak egongo dira.

Animatzen bazara, ez ahaztu gure webgunearen bitartez izena ematea. Etorri gurekin!