30 laguneko taldea Lintzan izan da, iraupen eskia egiten

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko mar. 7a, 13:27
Irteeran parte hartu zuten herritarrak Lintzako aterpearen atarian. (Lagun Onak MB)

Asteburuan iraupen eskia egiten aritu dira, hain zuzen ere, 17 gaztetxo eta 13 heldu, eguraldi bikaina eta elur asko lagun.

Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, hainbat gaztetxok eta helduk Lintzan pasatu dute asteburua. Iraupen eskia egiten aritu dira, hain zuzen ere, 17 gaztetxo eta 13 heldu, eguraldi bikaina eta elur asko lagun. Irteeran parte hartu duten herritarrek bi egun eder igarotzeko aukera izan dute, baita neguaz eta mendiaz gozatzeko ere.

Argazki galeria osoa honako lotura honetan ikus daiteke.