Debaldekoa izango da Silvia Trigueros ultramaratoilariaren emanaldiko sarrera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko urr. 25a, 18:08
Silvia Trigueros, 2017ko Basque Ultra Trail proban. (Anboto.org)

Abenduaren 13an egingo da, Abenduko Mendi Astearen testuinguruan, eta Mendiko Ahotsak zikloko hamahirugarren emanaldia izango da. Soreasu antzokian izango da Trigueros, 19:00etatik aurrera.

Abenduko Mendi Asteko lehenengo gonbidatua aski ezaguna da mendiko maratoilarien artean: hiru aldiz irabazi du Tour des Geants lasterketa (340 kilometro), beste behin Ultra Trail Vallnord (170 kilometro), Italiako 100 Miglia Monviso ere bai (168 kilometro)... Arnas luzeko kirolaria da Silvia Trigueros abadiñarra, eta ilusio berezia egiten digu berarekin hastea emanaldi sorta.

Abenduaren 13an izango da hitzordua, 19:00etan, Soreasu antzokian. Sarrera librea izango da. Beraz, ez dago aitzakiarik, animatu eta azaldu!