Emakumeak izango dira protagonista abenduko Mendi Astean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko urr. 21a, 19:33
Silvia Trigueros izango da abenduko Mendi Asteko protagonistetako bat.

Abenduaren 13an, 14an eta 15ean egingo dira Mendi Asteko emanaldiak, eta datozen egunetan emango dugu sarrera eta ordutegien berri.

Aurtengo abenduko Mendi Asteak emakume aurpegia izango du, andrazkoak baitira aurreikusitako hiru ekitaldietako protagonistak. Hirurek partekatzen dutena da kirolari erraldoiak direla eta beraien diziplinetan mundu mailako errekonozimendua erdietsi dutela: Silvia Trigueros, ultramaratoietan eta mendi lasterketetan; Silvia Vidal, eskalatzen, alpinismoan eta esplorazio lanetan; eta Pipi Cardell, eskalatzen eta alpinismoan. Datozen egunetan joango gara sarreren eta gainerako xehetasunen berri ematen.